HOTSUNE ENEA ENE! ENE! UNEA HOTSUNENE??
(LOTY NEGARTI & OIER I.A.)

Concierto para fuentes instaladas-Instalación para dar un concierto
Soinu iturri instalatuetarako kontzertua-Kontzertua emateko instalazioa

30 y tantos minutos / 30 ta piku minutu

PARTITURA

Se trata de una "composición" a base de señales sinusoidales que se activan en un espacio creado en base a diferentes fuentes sonoras. Mediante dispositivos temporizadores algunas fuentes permanecen programadas en el tiempo, dando una base sobre la que intervenimos libremente caminando por el espacio. No hay un foco central en la jerarquía de los sonidos y hay tantos centros como receptores.


Soinu iturri ezberdinak dituen espazio batean aktibatzen diren soinu sinuoidalen bidez eginiko "konposizioa" da. Tenporizagailuekin denboran programatuta dauden iturri batzuek oinarria ematen digute, gero espazioan aske mugituaz eraldatzen duguna. Soinuen jerarkian ez dago foko nagusirik, eta hartzaileak adina zentru daude.


Otsailaren 19a, osteguna / Jueves, 19 de febrero
19:30. Ernest Lluch Amarako Kultur Etxea, Donostia.

Loti Negarti eta Oier I.A.-k “Hotsune Enea Ene! Ene! Unea Hotsunene ??” aurkeztuko dute, Amarako Ernest Lluch Kultur Etxeak abiatutako “Erakusleihoa” egitaraurako bereziki sortutako pieza, hau delarik elkarrekin egiten duten bigarrena. Lehena, “Tiempo de dar. Emonaldia” izenekoa, Errenteria-Oreretako Mikelazulo Kultur Elkartean egin zuten 2008ko urrian, eta izenak dioen moduan denboraren ingurukoa bazen hura, Ernest Lluch-erako sortutako piezak espazioan jarri nahiko luke arreta, emanaldia kontzertu-instalazio modura planteatuaz, eta soinu-objetu ezberdinen antolamendu espazialarekin jolastuaz.

Loty Negarti y Oier I.A. presentarán “Hotsune Enea Ene! Ene! Unea Hotsunene ??”, pieza realizada específicamente para el programa “Erakusleihoa” promovida por la Casa de Cultura Ernest Lluch de Amara, siendo ésta la segunda que realizan en colaboración. La primera, titulada “Tiempo de dar. Emonaldia” tuvo lugar en octubre del 2008 en Mikelazulo Kultur Elkartea de Errenteria-Orereta, y si ésta primera giraba tal como indica el nombre, en torno al tiempo, la pieza para Ernest Lluch pretende fijar la atención en el espacio, planteando la actuación en forma de concierto-instalación que jugará con la dispodición espacial de los diferentes objetos sonoros.

2009-02-19 BERRIA EGUNKARIAN

Oier Iruretagoiena.

Musikaria

'Hotsune Enea Ene! Ene! Unea Hotsunene??' kontzertu-instalazioa emango du gaur errenteriarrak Loty Negartirekin batera, Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Ez dute emanaldia berriz egingo.

«Jendea aspertu egiten da gure saioetan, baina guk egin behar duguna egiten dugu»

Edu Lartzanguren.

Tüsüri izenarekin plazaratu ditu bere lanak Oier Iruretagoiena musikariak (Errenteria, Gipuzkoa, 1988). Loty Negarti sortzaile getxotarrarekin (Aitor Izagirre), soinu-esperimentazio lan bat aurkeztuko du gaur, 19:30ean, Donostiako Ernest Lluch kultur etxean. Hotsune Ene! Ene! Unea Hotsunene?? izeneko piezan, inprobisazio elektronikoa erabiliko dute haiek kontzertu-instalazio gisa definituriko emanaldian.

Loty Negartirekin ari zara azken boladan. Zergatik erabaki duzu sortzaile elektronikoaren bakardadea albo batera uztea?

Lagunak gara eta antzeko interesak ditugu. Modu naturalean atera da elkarrekin zer edo zer egitea. Oso ongi ulertu dugu elkar lanean aritzeko orduan. Dagoeneko bigarren kontzertua da hau. Aurrekoak Tiempo de dar. Emonaldia zuen izenburua eta denborarekin jokatzen zuen. Oraingoak espazioa du oinarri.

Zuen emanaldiak kontzertuak baino gehiago dira, berriz gertatuko ez diren ekitaldi bakarrak direlako?

Kontzertu bakoitza bakarra da. Ez dugu berriz egin nahi izaten kontzertu bera, ez eta izenburua berriz erabili nahi. Testuak idaztea eta izenburuak jartzea kontzertuaren parte dira guretzat, eta gozatu egiten dugu. Ez dugu berriz egingo emanaldi hau, ez luke graziarik izango.

Aspertzen zaituzte musikari gehienek duten dinamikak ala?

Inprobisazioa interesatzen zaigu bioi. Arrisku hori hartu dugu, eta horrekin gozatzen dugu. Kontzertu bakoitza erronka da horrela.

Kontzertu-instalazioa egingo duzuela esan duzue. Zer da hori?

Espazioa landu nahi izan dugu, baina musika denez, denbora ere hor egongo da. Hots hitza eta enea daude izenburuan, soinuak espazioan. Objektu batzuk egongo dira, soinua ateratzen dutenak, espazioan antolatuta. Espazioak izan dezakeen oihartzunarekin jolastuko gara. Aretoa bera protagonista izango da.

Entzuleen parte-hartzea interesatzen zaizue?

Aulkiak jarriko ditugu. Jendea eserita egon ahalko da. Izan ere, esperientziak erakusten digu aulkiak jartzen ez baditugu eta jendeari libre ibiltzen utzen badiogu askoren erreazkzioa izango dela izkina batean paretaren kontra jartzea eta kontzertu osoan hor geratzea. Jendea bana dadila nahi dugu; horregatik jartzen ditugu aulkiak, baina egokiena, betiere, entzulea altxatzea eta aretoan ibiltzea izango litzateke. Hori da jendeari egiten diogun gonbita: kontzertua mugimenduan entzuteko.

Zuen musika aski minimalista izaten da. Musika asko mugitzen ez denez, entzuleak mugitzea nahi duzue?

Soinuak nahiko antzekoak izango dira hasieratik amaierara. Ez ditugu soinu asko nahastuko, soinu mota zehatz batean jarriko dugu arreta.

Ez al da jendea aspertzen halako musika emanaldietan?

Bai, aspertu, aspertu egiten da jendea, baina guk egin behar duguna egiten dugu. Ezin gara ibili pentsatzen entzuleari zer gustatuko zaion. Sortzaile gisa egin behar duguna egin behar dugu, eta geure buruarekin bakean egon behar dugu. Iritsiko gara iristen garen pertsonengana, bost badira, bost, eta berrogei badira, berrogei. Entzuleek jarri beharko dute bere aldetik, eta inplikazioa eskatzen diegu, haiek bukatzeko kontzertua.

Iritxuloko Hitza

Loty Negarty eta Oier I.A. soinu sortzaile eta inprobisatzaile gazteak dira. Soinu sormenaren inguruan indartsu hasi diren artistak dira. Donostian, Ernest Lluch kultur etxearen Erakusleihoa programaziorako propio sortutako lana aukeztuko dute, Hotsune Enea Ene! Unea Hotsunene?? Elkarrekin egiten duten bigarren proiektua da hau. Lehena, Tiempo de dar. Emonaldia izenekoa Errenteria-Oreretako Mikelazulo kultur elkartean egin zuten iaz. Azken hura, izenak iradokitzen duen moduan, denboraren ingurukoa bazen, Amara Berrin emango duten piezak espazioan jarri nahiko luke arreta.

Espazioarekin eta zentzumenekin jolaseanLehen lan horren jarraipena da gaurkoa. Horrela, ikuskizuna kontzertu edo instalazio gisa prestatu dute. Soinu eta objektu desberdinen kokapen espazialarekin jolastuko dute. Espazioarekin eta zentzumenekin esperimentatzeko eta jolasteko aukera bikaina izango da publikoarentzat. Loty Negarti eta Oier I.A. ez dira saio honetako protagonistak izango eta ez da ohiko ikuskizuna izango, ez baita eszenatokirik izango. Aretoa ilunpetan izango da eta bertan izango dira bi artista gazteak soinua egiten duten objektuekin sormena lantzen.

Ordu erdiko iraupena izango du ikuskizunak eta aretoan sortzen diren erresonantziek eta espazioak izango dute garrantzia. Sarrera doakoa da eta emanaldia 19:30ean hasiko da.