GILTZAPEAREKOAK: 
NOTAS SOBRE LA RECLUSIÓN

17/11/2016 > 19/01/2017


Exposición comisariada por Marion Cruza Le Bihan, Pablo Marte
y Aitor Izagirre.
Marion Cruza Le Bihan, Pablo Marte eta Aitor Izagirrek komisariatutako erakusketa.

En la sala de exposiciones del Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia
Donostiako Koldo Mitxelena Kulturuneko erakustaretoan.

Compartiendo espacio con Sin lugares, sin tiempo comisariada por Sensibili alle foglie.
Sensibili alle foglie kooperatibak komisariatutako Lekurik gabe, denborarik gabe, erakusketarekin partekatzen du espazioa.

Urdaneta, 9 - 20006 Donostia

943 112 769

                       

ORDUTEGIA / HORARIO

ASTEARTETIK LARUNBATERA / DE MARTES A SÁBADO

                       

11:00 – 14:00

16:00 – 20:00

                       

ABENDUAK 6 ETA 8 IREKITA                    6 Y 8 DE DICIEMBRE ABIERTO

GAINONTZEKO JAIEGUNETAN ITXITA       RESTO DE FESTIVOS CERRADO





Esta exposición propone una reflexión en torno a las instituciones de encierro, ya sean punitivas, sanitarias o asistenciales, como forma múltiple de ordenación social surgida al compás de la modernidad. 

Los estados de encierro total ocasionan terribles consecuencias en el individuo. Podemos hacernos una idea inquietante de lo que a la larga les ocurre a presos y presas sometidas a situaciones de privación tales como disponer de tan solo dos horas de luz natural al día o no tener espejo donde contemplar los rasgos vivientes del rostro propio, de tal modo que, separados durante tanto tiempo de la propia imagen, los años los vuelven extraños a sí mismos. Podemos conocer los efectos mortificadores irreversibles que tienen sobre las subjetividades estas y otras realidades (psiquiátricas, geriátricas…), e incluso mostrar una especial sensibilidad ante casos más o menos próximos, siendo quizás una situación común y habitual en nuestra vecindad. En última instancia, sin embargo, quienes no lo hemos vivido desconocemos el fondo, el horrible y negro fondo real de la cuestión. En lugar de la experiencia personal opera entonces la empatía y la voluntad y capacidad de comprensión. Pero no solo. 

Opera también una cuestión ética. 

Las instituciones de encierro se proyectaron históricamente como reunión sistemática de preceptos, reglamentos, instrucciones, órdenes, esto es, una normativización de privaciones de derechos en espacios de confinamiento. Es por esto que su desarrollo llevó parejo la producción conjunta de un doble sistema. Por un lado, una economía organizativa y disciplinaria en la concentración de los cuerpos, que, en tanto así, debían volverse necesariamente dóciles. Y, por el otro, un aparato que no era solamente violento y represor sino también ideológico y ostentosamente discursivo: un régimen de legitimación estructurado en torno a técnicas concretas de influencia y difusión, control y categorización, sometimiento, marginación y anulación.  

«Giltzapekoak: notas sobre la reclusión» pretende no solo una reflexión sobre las formas históricas de la reclusión, sino también, puesto que históricas son, y no eternas, ponerlas en cuestión. Para ello presentamos diferentes documentos, obras, imágenes y objetos que, además de portar un relato propio, puestos en relación, planteen elementos de pensamiento que ayuden a la socialización del debate sobre estas instituciones.


Postdata. Tras mes y medio de conversaciones, una semana antes de la inauguración, la Fundación Donostia / San Sebastián 2016 ha decidido retirar varias de las obras de la exposición, que se abre entonces incompleta al público. Expresamos nuestro más contundente rechazo a esta o cualquier otra práctica de censura, por desgracia más habitual en nuestros días de lo que pudiera parecer. También las instrucciones, órdenes y preceptos operan en las instituciones culturales y artísticas. Hay unos límites de la expresión impuestos por el contexto institucional y político de cada momento y, aquí, hoy, están también presentes. No se pueden poner en cuestión las ideas si no se cuestionan a su vez las constricciones del medio en las que estas se expresan.


- - -


Erakusketa honek modernitatearen harira gizartea antolatzeko helburuarekin sortutako erakunde zehatz batzuen inguruan gogoeta egitea proposatzen du: hain zuzen ere, gizakiak itxialdian izaten dituzten erakundeen ingurukoa (izan zigor-erakundeak, osasunekoak zein asistentzialak).

Erabateko itxialdiek eragin latzak dituzte norbanakoengan. Beharbada nola edo hala irudika genezake egunerokotasunean gabezia gogorren mende egon diren presoei epe luzera gertatzen zaiena, argi naturala egunean bi orduz bakarrik izan ondoren, beren burua ikusteko ispilurik ez eduki ondoren, beren iruditik hainbeste denboraz aldenduta bizi ostean, urteen poderioz beren burua ez ezagutzera iristeraino. Beharbada jakin genezake egoera horiek eta beste batzuek (psikiatrikoek, geriatrikoek...) oinaze mingots sendaezinak eragiten dizkiotela subjektuari, eta, noizbehinka, sentsibilitate berezia pitz dakiguke hurbil samar ditugun kasuetan, akaso gure auzoan egoera arrunt eta ohikoa delako. Alabaina, onartu behar dugu egoera horiek bizi izan ez ditugunok ez dugula ezagutzen gaiaren sakona, atzean dagoen hondo gogor eta beltza. Beraz, esperientzia pertsonalaren ordez, enpatia, eta ulertzeko nahia eta gaitasuna nagusitzen dira. Baina ez hori bakarrik.

Hor dago gaiaren alderdi etikoa ere.

Itxialdietarako erakundeak, historikoki, arau, manu, agindu eta argibideen bilgune sistematiko modura proiektatu izan dira; hots, konfinamenduko espazioetan, gizakiak eskubiderik gabe uzteko normatibizazio gisa. Horren ondorioz, erakundeok garatu ahala, sistema bikoitz bat sortu zen. Alde batetik, gorputzak pilatzean, antolakuntzaren eta diziplinaren araberako ekonomia bat sortu zen. Eta, hor, gorputzak halabeharrez otzandu behar ziren. Beste aldetik, aparatu bortitz eta zapaltzaile bat zegoen, ideologikoa eta nabarmenki diskurtsiboa ere bazena: legitimazio-erregimen bat zen, teknika zehatz batzuez baliatzen zena eragiteko, hedatzeko, kontrolatzeko, kategorizatzeko, menderatzeko, baztertzeko eta anulatzeko.  

«Giltzapekoak: notas sobre la reclusión» erakusketaren helburua itxialdirako erabili izan diren forma historikoei buruzko hausnarketa egitera bultzatzea da, eta, horrez gain, itxialdi horiek auzitan ipintzea, historikoak direlako, eta ez betierekoak. Horretarako, zenbait dokumentu, lan, irudi eta objektu aurkezten dizkizuegu. Horietako bakoitzak bere istorio propioaren berri ematen digu, baina, elkarrekin jarrita, gainera, erakunde horiei buruzko eztabaida gizarteratzeko pentsamendu-mailako elementuak aurkezten dizkigute.

Postdata. Hilabete bat eta erdiko elkarrizketenren ondoren, inauguratu baino aste bat lehenago, Donostia / San Sebastian 2016 Fundazioak erakusketako hainbat obra zentsuratzeko erabakia hartu zuen, eta hortaz, ez zaio publikoari osorik ireki. Gure erabateko gaitzespena erakusten diogu, bai honi eta bai beste edozein zentsura praktikari, tamalez dirudiena baino askoz arruntagoa dena gaur egunean. Erakunde kultural eta artistikoetan dihardute instrukzioek, aginduek eta arauek ere. Kontestu instituzional eta politikoak ezarritako adierazpen muga batzuk daude momentuoro, eta hemen eta gaur ere, presente daude. Ezin dira ideiak zalantzan jarri, ez badira aldi berean hauek adierazteko bitartekoen mugak eztabaidatzen.




con obras y documentos de:
honako egileen lan eta dokumentuekin:

Detritus Aranburu, Gonzalo R. Lafora, Vigil, Chin Fun, Hermann Urtel, Senior Orchestra (Alex Mendizabal & Juanjo Aranguren),Juan José Garfia, Iñigo Etxezarreta, Daniel Pont, Joan Obiols, COPEL, Josep Baqué, Cicatriz en la Matriz, Carlos Gonzalez Rajel, Maria Franciska Dapena, Fancine Leelatu, Gelen Jeleton, Horst Rosenthal, Jean Genet, Vicente Martín, Joseba Arregi "Azpilleta" (CENSURADO), Idoia López Riaño (CENSURADA), Patricia Gómez & María Jesus Gonzalez, Revista Globo Rojo, Eva Forest, Jon Arretxe, Mikel Arce, Vicente Martín, Adolfo Garijo, Carl Theodor Dreyer, Alexander Kluge, Salhaketa...




IRUDIAK  IMÁGENES




Agradecimientos / Eskerrak:


Antje Ehmann, Archivo-Museo San Juan de Dios “Colección del Centro San Juan de Dios de Ciempozuelos- Madrid”, Arabako Arte Ederren Museoa, Arabako Foru Aldundia / Museo de Bellas Artes de Álava, Diputación Foral de Álava, Arabako Fournier Karta Museoa, Arabako Foru Aldundia / Museo Fournier de Naipes de Álava, Diputación Foral de Álava, Auñamendi Eusko Entziklopedia / Enciclopedia Auñamendi, Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa / Museo Marítimo Ría de Bilbao, Biblioteca Nacional de Catalunya, Biblioteca Nacional de España, Biblioteca Tomás Navarro Tomás - Centro del Consejo Superior de Investigaciones Científicas (CSIC), Centre de documentació dels moviments socials La Ciutat Invisible, Det Danske Filminstitut, dctp info&archiv, Enkarterrietako Museoa / Museo de las Encartaciones, familia de Joan Obiols Vié, familia de Ramón Sarró, familia Sastre Forest, Fonds Manuel / ENAP-CRHCP, Adolfo Garijo, Patricia Gómez y María Jesús González, Miren Iguaran eta Pepe Rei, Jordi Pavia-Arxiu Fundació d'Estudis LLibertaris i Anarcosindicalistes (FELLA), Lautarchiv, Humboldt - Universität zu Berlin, Yves Loviconi, Aurora Lucarini, Pier Nello Manoni, Mabel Marijuan, Oscar Martínez Azumendi, Alex Mendizabal, Mémorial de la Shoah, Paris, “Mujeres en Espiral” y las participantes en el fanzine "Leelatu", Pikondoaren gerizpean - Zintzilik irratia, Gorka Ramos, Sabino Arana Fundazioa, Salhaketa Araba, Sancho el Sabio Fundazioa / Fundación Sancho el Sabio, Staatliche Museen zu Berlin - Preußischer Kulturbesitz, Ethnologisches Museum, Arturo Villate Dapena, Gaizka Villate Dapena.



PRENTSA / PRENSA


13-01-2017 | 18:30
Entrevista a Pepe Villegas ikusentzunezkoaren proiekzioa eta COPEL, una historia de rebeldía y dignidad dokumentalaren
aurkezpena Daniel Pont-en eskutik, COPEL-en (Coordinadora de Presxs en Lucha) sortzaile eta kide-ohia eta aktibista.


Berriki hildako Pepe Villegas COPELeko militantea eta Salhaketa-Gasteiz-eko kide aktiboa izan zen. Elkarrizketak kartzela-militantzian eta persona presoei laguntzen jardundako bizitza oso bat jorratzen du.
Doan, lekuak bete arte.
Jarduera KM kulturuneko Erakustaretoan izango da, Lekurik gabe, denborarik gabe. Giltzapekoak: notas sobre la reclusión erakusketaren baitan.
--
Proyección del audiovisual Entrevista a Pepe Villegas (ex-COPEL y Salhaketa Gasteiz) y presentación del proyecto documental COPEL, una historia de rebeldía y dignidad,
a cargo de Daniel Pont, ex miembro fundador de COPEL (Coordinadora de Presxs en Lucha) y activista.


Pepe Villegas, recientemente fallecido, fue militante de COPEL y miembro activo de Salhaketa-Gasteiz. La entrevista aborda toda una vida de militancia carcelaria y de apoyo a las personas Presas.
Gratis, hasta completar aforo.
La actividad tendrá lugar en la sala de exposiciones de Koldo Mitxelena Kulturunea, en el marco de la exposición Sin lugares, sin tiempo. Giltzapekoak: notas sobre la reclusión.






< Menu