¿Qué hacer bajo la subsunción real? / Zer egin subsuntzio errealaren azpian?

Grupo de Lectura y taller / Irakurketa taldea eta tallerra

Bulegoa z/b | Solokoetxe 8 bajo, 48006 Bilbao
Para participar en la sesión de lectura, que se desarrollará de 10:00 a 14:00, escribir a bulegoa@bulegoa.org
/ Irakurketa-saioa 10:00etatik 14:00etara izango da. Parte hartzeko, idatzi mail helbidera


Sesiones:
1] -19/04/2014
2] -24/05/2014
3] -21/06/2014
4] -05/07/2014
5]  -26/07/2014 
6] -06/09/2014
7] 28th - 29th N o v e m b e r  2 0 1 4 :  w o r k s h o p. more information here
8] -30/11/2014



Grupo de lectura *

“¿Qué es la subsunción real? Marx define la ‘subsunción formal’ como el proceso por el cual el capital integra unos procesos laborales que ya existen: técnicas, mercados, medios de producción, trabajadores, etc. Sin embargo, el desarrollo del capital transforma inexorablemente las relaciones sociales y los modos de trabajo según sus propias necesidades. La subsunción real de los procesos laborales ocurre una vez todo los aspectos de éstos han sido subordinados a la producción capitalista, cuyo fin es simplemente la valorización del propio valor.”
Ray Brassier: “Wandering Abstraction”

Tras la crisis financiera y mientras diversas luchas sociales se desarrollan por todo el mundo, los ricos son cada vez más ricos y los pobres cada vez más pobres y no tenemos un horizonte político creíble que sea capaz de parar este proceso. ¿Cuáles son las herramientas teóricas adecuadas que nos permitan pensar correctamente nuestro tiempo histórico? ¿Dónde encontrar esas herramientas en el actual paisaje cultural en ruinas? Lo que resulta claro es que no contamos con una narrativa convincente de la crisis y que, a pesar de ello, aún precisamos de algún tipo de teoría y de puntos de acuerdo a partir de los cuales actuar colectivamente de una forma que resulte significativa. Por un lado, la acción social resulta más urgente que nunca; por otro, la ideología dominante tiende a atomizar y separar a la gente. Si Internet ha logrado aumentar nuestra conectividad, también genera más y más formas individuales de subjetivación. Parece que actuar de forma colectiva es algo muy difícil y, cuando esto sucede, se hace bajo demandas y términos tan genéricos como we are the 99% o ¡Democracia real YA!. En este grupo de lectura se plantea discutir nociones como “organización” o “colectividad”, así como pensar en la posibilidad de un sujeto revolucionario hoy día.

Para lograrlo, se tratará de analizar el estado actual del capitalismo contemporáneo, preguntándose por qué tipo de políticas pueden resultar ser críticas, deseables y efectivas bajo la subsunción real. Al mismo tiempo, se pretende explorar las implicaciones y consecuencias de estas políticas en relación a las prácticas artísticas contemporáneas. Con este objeto, se analizarán algunas teorías emergentes que en la actualidad piensan la superación del capitalismo. Como punto de inicio, se leerá un texto reciente del filósofo Ray Brassier que analiza dos tendencias teóricas: la Comunización y el Aceleracionismo. Aunque las dos parten de Marx, ponen en cuestión la noción del proletariado como sujeto revolucionario bajo la subsunción real. La Comunización en este caso difiere del uso que hacen del término Tiqqun o Comité Invisible, acercándose más a la teorización de colectivos marxistas de extrema izquierda como Théorie Communiste, Endnotes, Blaumachen o Riff-Raff, quienes conjuntamente editan SIC- International Journal for Communisation.

El Aceleracionismo es un término acuñado por Benjamin Noys en 2008 como una crítica al filósofo británico Nick Land y su tesis de que el capitalismo tiene unas cualidades liberadoras que han de ser adoptadas e incluso llevadas hasta sus últimas consecuencias con el objeto de lograr un cambio radical. Esta idea surge del fracaso del 68 y del consecuente sentimiento de desencanto, siendo sus referentes históricos Economía Libidinal de Jean-François Lyotard y El Anti-Edipo de Gilles Deleuze y Félix Guattari. Recientemente, Alex Williams y Nick Srnicek han reconsiderado la noción del Aceleracionismo en su “#Accelerate Manifesto”. Este manifiesto ha sido descrito por algunos como una expresión política del movimiento filosófico conocido como “Realismo Especulativo” y ha recibido mucha atención y comentarios de figuras prominentes como Toni Negri.

La Comunización, tal y como la entiende el colectivo Endnotes, supone la destrucción directa del capital como un valor que es capaz de valorizarse a sí mismo, así como el fin de las relaciones de reproducción de los trabajadores en tanto que trabajadores. Esta noción de Comunización se presenta en oposición a la de “programatismo”: una teoría y una práctica de la lucha de clases en la que, en su marcha hacia la liberación, el proletariado encuentra los elementos fundamentales de una organización social futura que se constituye en el programa a conseguir. Las políticas del Aceleracionismo, por el contrario, proponen que cierto “programatismo” es no sólo posible sino también necesario con el fin de preservar las conquistas del capitalismo tardío y sus tecnologías mientras simultáneamente se supera el sistema de valor y las estructuras de gobernanza de aquél. Aquí nos encontramos con dos visiones distintas sobre cómo pensar nuestro futuro. De ahí surgen un par de cuestiones cruciales: ¿está el pensamiento completamente instrumentalizado por el sistema de valor capitalista o podemos utilizarlo para comprender los procesos por los cuales nos convertimos en mercancía? ¿cómo podemos pensar la relación entre lo conceptual y lo social en la práctica?

Aunque estas preguntas resultan aplicables a todas las sociedades capitalistas, resultan pertinentes aquí en Bilbao donde, atendiendo al contexto específico del País Vasco, se asiste a una nueva situación política tras el alto al fuego de ETA. Al mismo tiempo, en el Estado español se dan toda una serie de luchas y manifestaciones en protesta por los recortes económicos y una administración autoritaria que promueve a un capital favorecido por unos gobernantes corruptos. ¿Cómo relacionar esas teorías con este contexto específico?

*La serie concluirá con un seminario internacional el 29 de noviembre de 2014. Loty Negarti y Mattin coordinan las sesiones de lectura y el seminario.



Textos propuestos:
“Wandering Abstraction¨, de Ray Brassier http://www.metamute.org/editorial/articles/wandering-abstraction

“#ACCELERATE MANIFESTO for an Accelerationist Politics”, de Alex Williams y Nick Srnicek http://criticallegalthinking.com/2013/05/14/accelerate-manifesto-for-an-accelerationist-politics/

“The Prejudice Against Prometheus”, de Alberto Toscano: http://stirtoaction.com/the-prejudice-against-prometheus/

"Historia de la subsumción", de Endnotes http://endnotes.org.uk/translations/32

Comunización y teoría de la forma-valor”, Endnotes http://endnotes.org.uk/es/endnotes-communisation-and-value-form-theory

Work, Work Your Thoughts, and Therein see a Siege”, de Anthony Iles y Marina Vishmidt.
En Communization and Its Discontents: Contestation, Critique and Contemporary Strugles, editado por Benjamin Noys.

Anthony Iles participará en esta cuarta sesión. Por esta razón, los comentarios y las discusiones se realizarán en inglés. El texto a comentar en esta sesión gira en torno a las relaciones que tienen ciertas prácticas artísticas (como el productivismo o el grupo ingles Artist Placement Group) con las teorías propuestas por las diferentes corrientes comunizadoras.

"Relics of Progress" .Anna O'Lory-ren erantzuna Brassier-en testuari

Marina Vishmidt-en “Notes on Paradoxes of Self-Abolition”. Ray Brassier-en “Wandering Abstraction”-ri emandako erantzuna.





 E U S K A R A Z


Irakurketa-taldea*

“Zer da subsuntzio erreala? Marxen arabera, ‘subsuntzio formala’ izeneko prozesuaren bidez, kapitalak aurrez zeuden lan-prozesu batzuk bereganatzen ditu: teknikak, merkatuak, produkzio-bideak, langileak etab. Hala ere, kapitalaren garapenak ezinbestez aldatzen ditu jendarteko harremanak eta lan egiteko moduak, bere beharrizanen arabera. Lan-prozesuen alderdi guztiak ekoizpen kapitalistaren menpe jarri ondoren, prozesu horien subsuntzio erreala izaten da, eta balioa bera balioestea baizik ez du xede.”
Ray Brassier: “Wandering Abstraction”

Finantzako krisialdiaren ondoren, munduan barrena era askotako borroka sozialak pizten diren bitartean, aberatsak gero eta aberatsago dira, pobreak gero eta pobreago, eta ez dugu aukera politiko sinesgarririk prozesu hori geldiarazteko. Zein dira tresna teorikorik egokienak, gure denboraldi historikoaz zuzen hausnartu ahal izateko? Non topa ditzakegu tresna horiek, erortzeko zorian dagoen paisaia kultural honetan? Argi dago gaur egun ez dugula krisiari buruzko kontakizun sinesgarririk; eta, hala ere, teoria-motaren bat eta bat etortzeko puntu batzuk behar ditugu oraindik, horiek abiaburutzat hartuta, taldeka jokatu ahal izateko aski modu adierazgarrian. Alde batetik, gaur egun, ekintza soziala sekula baino premiazkoagoa da; bestetik, nagusi den ideologiak jendea bereiztera eta zatikatzera jotzen du. Internetek elkarren artean dugun konektibitatea handitzea lortu du, baina subjektibazioko banakako forma gehiago sortzen ditu, gero eta gehiago. Itxuraz, taldeka jokatzea oso zaila da, eta, lortzen denean, oso eskaera eta hitz generikoekin egiten da, adibidez, we are the 99% edo ¡Democracia real YA! adieraziz. Irakurketa-talde honetan, “organizazioa” eta “kolektibitatea” bezalako nozioez hitz egin nahi dugu, eta, horrez gain, gaur egun subjektu iraultzaile bat izateko dagoen aukeraz egin nahi dugu gogoeta.

Hori lortzeko, egungo kapitalismoaren egoera aztertuko dugu, eta geure buruari galdetuko diogu ea zein motatako politikak izan daitezkeen kritiko, desiragarri eta eraginkor subsuntzio errealaren azpian. Aldi berean, politika horiek praktika artistiko garaikideetan dituzten ondorioak ikertu nahi ditugu. Ildo horretan, agertzen ari diren teoria batzuk aztertuko ditugu, kapitalismoa gainditu nahi duten teoriak. Abiaburu gisa, Ray Brassier filosofoaren oraintsuko testu bat irakurriko dugu, bi joera teoriko hauek aztergai dituena: komunizazioa eta azelerazionismoa. Biak Marxengandik abiatu arren, zalantzan jartzen dute, subsuntzio errealaren azpian, proletarioak subjektu iraultzailea direnik. Kasu horretan, komunizazioa ez dator bat Tiqqun edo Komite ikusezinak hitzaz egiten duen erabilerarekin; gehiago hurbiltzen da ezker muturreko talde marxista batzuek egiten duten teorizaziora, adibidez, Théorie Communiste, Endnotes, Blaumachen edo Riff-Raff taldeetara –talde horiek SIC- International Journal for Communisation argitaratzen dute denek batera–.

Azelerazionismo hitza Benjamin Noysek atera zuen 2008. urtean, Nick Land filosofo britainiarrari egindako kritika gisa. Landen tesiaren arabera, kapitalismoak ezaugarri askatzaile batzuk ditu, eta horiek hartzeko modukoak dira; are gehiago, azken hariraino eraman behar dira, errotikako aldaketa lortu ahal izateko. Ideia horrek 1968. urteko porrotean eta horren ondoriozko desilusioan du sorburua, eta Jean-François Lyotarden Économie libidinale eta Gilles Deleuze eta Félix Guattariren L´Anti-Edipe dira bere erreferente historikoak. Orain dela gutxi, Alex Williamsek eta Nick Srnicek-ek berriz aztertu dute azelerazionismo nozioa, “#Accelerate Manifesto” manifestuan. Batzuek “Errealismo espekulatibo” izenez ezagutzen den mugimendu filosofikoaren adierazpen politiko gisa deskribatu dute manifestua. Arreta handia jarri zaio, eta Toni Negri bezalako pertsonaia gailenen iritziak jaso ditu.

Komunizazioak, Endnotes taldeak ulertzen duen moduan, zuzenean suntsitzen du kapitala, bere burua balioesteko gai den balio gisa, eta, era berean, amaiera ematen die langileek langile gisa dituzten erreprodukzioko harremanei. Komunizazio nozioa “programatismo” ideiaren aurrez aurre azaltzen da: klase-borrokaren praktika eta teoria horren arabera, askapenerako bidean, proletarioek etorkizuneko organizazio sozial baten oinarrizko osagaiak aurkitzen dituzte, lortu nahi den programa bilakatzen den erakundearenak. Aitzitik, azelerazionismoaren politikei jarraiki, “programatismo” mota bat, posiblea izateaz gain, beharrezkoa da, kapitalismo berantiarraren konkistak eta teknologiak gordetzeko, aldi berean, balio-sistema eta gobernantzako egiturak gainditzen diren bitartean. Bi ikuspegi desberdin aurkitzen ditugu hemen, geure etorkizunaz gogoeta egiteko moduez. Hortik, funtsezkoak diren bi galdera hauek sortzen dira: balio-sistema kapitalistak erabat manipulatzen al du pentsamendua, edo erabili ahal dugu salgai bihurtzen gaituzten prozesuak ulertzeko? Nola egin dezakegu hausnarketa arlo kontzeptualaren eta sozialaren arteko harremanaz praktikan?

Galdera horiek jendarte kapitalista guztiei egokitu ahal zaizkie, baina guztiz egokiak dira hemen, Bilbon. Izan ere, Euskal Herriko testuinguru berezia aintzat hartuta, egoera politiko berria azaldu da ETAren su-etenaren ondoren. Era berean, Estatu espainiarrean, hamaika borroka eta manifestazio izaten ari dira murrizketa ekonomikoen aurka, eta larderiaz gobernatzen duen administrazioak gobernari ustelek babestutako kapitala sustatzen du. Nola jarri harremanetan teoria horiek testuinguru zehatz horrekin?

* Saioei amaiera emateko, nazioarteko mintegi bat izango da 2014ko azaroaren 29an. Loty Negarti eta Mattin arduratuko dira irakurketa-saioak eta mintegia koordinatzeaz.


Proposatutako testuak: 

“Wandering Abstraction¨, de Ray Brassier http://www.metamute.org/editorial/articles/wandering-abstraction

“#ACCELERATE MANIFESTO for an Accelerationist Politics”, de Alex Williams y Nick Srnicek http://criticallegalthinking.com/2013/05/14/accelerate-manifesto-for-an-accelerationist-politics/

“The Prejudice Against Prometheus”, de Alberto Toscano: http://stirtoaction.com/the-prejudice-against-prometheus/

"Historia de la subsumción", de Endnotes http://endnotes.org.uk/translations/32

Comunización y teoría de la forma-valor”, Endnotes http://endnotes.org.uk/es/endnotes-communisation-and-value-form-theory

Work, Work Your Thoughts, and Therein see a Siege”, Anthony Iles eta Marina Vishmidt.
En Communization and Its Discontents: Contestation, Critique and Contemporary Strugles, Benjamin Noys-ek argitaratua

"Relics of Progress" .Anna O'Lory-ren erantzuna Brassier-en testuari
Marina Vishmidt-en “Notes on Paradoxes of Self-Abolition”. Ray Brassier-en “Wandering Abstraction”-ri emandako erantzuna.



menu

gabone.info